- » Basauri 13 de mayo. Migraciones y Derechos Humanos en la frontera México - Guatemala
- » Los dos compañeros zapatistas aparecen con vida en el penal de San Cristóbal.
- » Guardia Nacional en los alrededores del CIDECI en el Encuentro zapatista de artes
- » Encuentro de arte Rebeldía y Resistencias en Chiapas
- » Bilbao 27 de Marzo. Meatzaritzaren Eragina El Salvadorren

Gure auzoetako osasun komunitarioa hobetzeko antzerki sozial tailerra.
Non eta noiz: San Frantziskoko gizarte etxea. 2 orduko 6 saioetan banatuta. Urriaren 11, 18 eta 25ean eta azaroaren 8 eta 15ean, 18:30etik 20:30era
Dinamiza Dinamizatzailea: Haizea Murgia (Malabaricia)
Izena emateko epea: irailaren 11tik urriaren 6ra. Izena emateko, bidali mezua saul.lumaltik@gmail.com emailera edo, bestela, Irunberriko bulegora gerturatu (San Frantzisko, 15. lonja).
Deskribapena: Auzoetako osasun komunitarioa ezagutu eta hobetzeko interesa duen edonork parte hartzeko doako tailerra. Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra, Alde Zaharra, Miribilla, San Adrián, Zabala, Atxuri, La Peña edo Solokoetxe auzoetako osasun komunitarioko beharren azterketa kolektiboa sustatzea izango da tailer honen helburu nagusia. Ariketa dinamiko eta partizipatiboen bidez, parte hartzen dutenek gizartea eraldatzeko proposamenak ezagutzeko, partekatzeko eta ikusarazteko aukera izango dute, gure auzoak aniztasuna bideratuko duten espazio osasungarriak izan daitezen. Osasunaren gizarte-desberdintasunei buruz hausnartuko dugu, baita faktore fisikoek, sozialek, ingurumenekoek, kulturalek eta politikoek pertsonen eta haien komunitateen osasun integrala nola mugatu edo indartu dezaketen ere. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik antzerkiari buruzko ezagutzarik izatea. Animatu eta arte hartu 🙂
Zalantzarik baduzu, galdetu askatasun osoz!